Emon! 2007Ko udaberrian jaio zen Bergaran. Emonen musika anitza da. Ska-reggae doinuak ditugu maite, baina baita cumbia, rock, funky edota beste edozein estilo. 2007 ko udaberritik, Euskal Herriko bazter guztiak astindu eta taldean egitura aldetik aldaketak egin ondoren Emonek BabelMusik disketxearen eskutik, lehen diska aurkezten du: “Piztu herria”.
Lehen diska hau, “Piztu herria”, Eibarko Legarren (Ander Barriuso) grabatu eta Angel Katarainek nahastu eta masterizatu du. Diska heterogeneoa da, 10 gai ezberdin azaltzen dira. Bide bazterra abestiarekin Mexikora bidaia egin liteke eta tekila batzuk hartuta gaua alaitu. Bidaiatzea eta jamaikar doinuak gustoko ditugunez, Iraultza-jaia abestiarekin Toots and the Maytalsen doinuak gogora ekarri ditugu. Baina egurra ere eman beharra dago Lerro zuzena, Izateko eta Izan zu abestiekin. Larunbat gaueko istorioak Aurrera abestian kontatzen dira. Bizitzan askotan nahi ez ditugun gauzak egiteko ohitura dugu, baina aurrekoari begiratu eta bere bizitza antolatzea ez dugu gustoko, Zure bidea abestian adierazi bezala. Cubako Guantanamo espetxeko istorio tristea ere kontatzen da, 5.eremutik abestian. Hala ere, egun bizi dugun egoera honetan aurrera egiteko arrazoirik badela esan nahi dugu, diskaren izena daraman “Piztu herria” abestiarekin. Amaitzeko harribitxia.
Eta hau dena oso kolaborazio interesgarri batzuekin.
Nortzuk osatzen dugun Emon
Ander musikari polifazetikoa da eta Emonen baxua jotzen du. Trikitilaria, Aritz da. Taldean rastaduna, Ekaitz, eta Emonen bateria jotzen du. Tronboijolearen izena aldiz, Isusko da. Gitarra astintzen, Joanes eta tronpetarekin aldiz, Mikel, Trapatoni Circus Band taldetik etorria alegia. Saxoari dagokionez, Emonen Deba Mississipirekin konektatzen saiatzen den mutila, Oier da. Eskenatokiak ondo ezagutzen dituen ibarrako abeslaria, taldeko aurpegi ezagunena da eta Oihane du izena. Amaitzeko, taldeko soinu teknikariaren izena, Eneko da.