
Kaixo lagunok!
Abuztua zuetako askorentzat opor egunak izango badira ere, Emonek ez du atsedenik hartuko eta bere ibilerarekin jarraituko du! Hona hemen azken berriak:
PIZTU HERRIA TOUR 2010
Batean eta bestean ari gara diska aurkezten eta esan beharra dugu oso gustura gaudela jendearen erantzunarekin. Abuztuko agenda ere betea daukagu, beraz adi zure herritik gertu izan gaitezke eta!
BIDEOKLIPA
Bide bazterra abestiak orain bideoklipa izango du! Bideoklipa Donostiako Mariak grabatu digu eta edizioaz ere bera arduratu da. Abuztuan aurkeztuko dugu. Bide batez, mila esker grabazioan laguntzen aritu zineten guztioi!
Eibarko Udala eta txosna batzordearen artean arazoren bat suertatu omen da, eta dirudienez azkenean ez da jaietan txosnarik egongo. Ez ginen kontzerturik ematekotan, baina azkenean Emonen hastapenetan bezala, taberna batean joko dugu!
Hona hemen Euskadi Irratian izan dugun elkarrizketa Arratsaldekoa saioan.
Bestetik, Radio Euskadin ere egin diguten elkarrizketa, Más Que Palabras saioan
PROMOZIOA
Bada hilabete diska aurkeztu genuela! Oraindik oso goiz den arren baloraziotarako, esan genezake diska harrera ona izaten ari dela. Promozio lanean murgildurik gabiltza irrati, telebista, egunkari etabarretan. Ostiral honetan Miramongo egoitzara joango gara, Euskadi irratiko elkarrizketa batera. 17.00ak inguruan izango da elkarrizketa eta eitb-ren webgunean zuzenean entzun ahal izango da. Hurrengo egunetan hainbat egunkaritan agerraldiak izango dira.
“PIZTU HERRIA 2010″ TOUR
Udarako agenda betetzen ari zaigu, beraz adi zuen herritik gertu izan gaitezke eta!! informazio guztia Agendan.
BIDEO KLIPA
Uztailan grabatuko da gure lehen bideo klipa. Horretarako Maria Donostiarraren laguntza izango dugu.
- Maneras de vivir, 2010/06/02
- Danbaka, 2010/05/19
Bestelako aldizkariren batean era bai:
- Argia astekaria, 2010/06/01
- Gaztezulo aldizkaria, 2010/06/03
Iragan den asteko Goienkarian agertu gara. DiarioVasco -k eskualdeetako atalean kronika bat ere argitaratu du guri buruz. Info7 -ko irauli uhinak programan ere elkarrizketatu gaituzte eta laster irrati gehiagotan agertzea ere espero dugu.
Datorren astean daukagu prentsaurrekoa Bilbon eta Hamaika Telebistatik ere gonbidatu gaituzte elkarrizketa izateko.
Iragan den larunbatean Hitza-n agertu ginen, eta hurrengo egunetan zenbait irratitan agertzea ere espero dugu. Adi Emon-en agerraldiei!
Gure lehen diska kalean dago! PIZTU HERRIA da lan honen izena eta babelmusik zigilupean kaleratu da. Egun gutxi barru Euskal Herriko ohiko salmenta puntuetan izango da salgai diska. Hala ere aurretik taberna batzutan jarri dugu salgai. Aurreratu genizuen bezala, kolaborazioak izan ditugu. Eskerrak guztiei! Zigor DZ-ak “izan zu” abestian, efektu eta scratch-ak sartu ditu. Sagarroi taldeko baterijole ohi Gorka Baskaranek, perkusioa sartu du 3 abestitan. Iñakik (betagarri) aldiz, bere ahotsa sartu du Lerro zuzena AHT-ren aurkako abestian. Guztira 10 abestiz osatua dago diska. Abesti bakoitza historia ezberdin bat. Geldi ez egoteko musika!
DISKAREN AURKEZPEN KONTZERTUA: Maiatzak 8, bonberenea (Tolosa). 22.00
DISKAREN AURKEZPENA PRENTSAREN AURREAN: Maiatzak 26, ELKAR aretoan, Bilbon, goizeko 11:30etan

PIZTU HERRIA! 2010-05-06